Cómo comprar

Nola erosi Tesororen Baloreak

  • LEHEN MAILAKO MERKATUAN: Enkantea egiten denean
    Internet bidez erosteko urratsak

    Harpidetza ere esaten zaio Enkante lehiakorraren bidezko sistema da, eta Letras, Bonos eta Obligaciones ateratzen dira enkantera.

    Nork harpidetu ahal ditu baloreak jaulkipenetan?

    Edozein pertsona fisikok edo juridikok harpidetu ahal ditu Erakunde Kudeatzaile baten bidez, non baloreak erregistratuta utziko baitira. Erosketa-eskaerak Tesororen balore horiek erosteko konpromiso irmotzat hartzen dira.

    Noiz egiten dira enkanteak?

    Urtearen hasieran, Tesorok Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen du enkanteen egutegia urte horretan indarrean egongo dena.

    Harpidetza-eskaera lehiakorrak.

    Parte-hartzaileak zehaztu behar du erosi nahi duen zenbateko nominala zein den eta zenbatean erosi nahi duen (balore nominalaren ehuneko bat). Horrela bada, prezioa parte-hartzaileak ezarri duenez, baliteke Tesorok eskaera hori ez onartzea

    Eskaeren gutxieneko zenbatekoa: 1.000 €; eta diru gehiagoko eskaerek zifra horren multiploak izan behar dute.

    Harpidetza-eskaera ez lehiakorrak.

    Parte-hartzaileak eskuratu nahi duen zenbateko nominala besterik ez du adierazi behar, eta prezioa enkantean ezarriko da.

    Nola aurkeztuko ditut eskaerak?

    Edozein pertsona fisikok edo juridikok parte hartu ahal du Tesororen baloreen enkanteetan, eskaera ezarritako epeetan aurkeztuz gero.

    • Banco de España bankuko edozein sukurtsaletan, enkantea egin aurretiko egunaren ordu biak (14:00ak) arte. Horrela bada, baloreak Kontu Zuzen batean erregistratuta utziko dira.
    • Internet bidez: www.tesoro.es. Eskaerak behar bezalako aurrerapenez aurkeztu behar dira, enkantearen aurreko egunaren 14:00ak baino lehen inbertsiorako dirua Banco de España bankuan egon dadin.
    • Edozein finantza-bitartekariren bidez.
  • BIGARREN MAILAKO MERKATUA: Enkantearen ostean

    Tesororen balore guztiak bigarren mailako merkatu batean negoziatzen dira, eta jada jaulkita dauden Letras, Bonos eta Obligaciones trukatzen dira bertan.

    Nola erosiko ditut Bigarren mailako merkatuko Tesororen baloreak?

    Bigarren mailako merkatuko baloreak honela eros daitezke:

    • Finantza-bitartekari baten bidez: bezeroak eta erakundeak euren kabuz erabakitzen dituzte erosketaren baldintzak, prezioa eta komisioak.
    • Burtsaren bidez: Zor Publikoaren Burtsa Merkatu Elektronikora sartuz. Burtsako kide batek edo beste bitartekari batek kudeatu beharko du, Burtsako kide den Erakunde Kudeatzaile baten lankidetzaz.
    AIAF Kotizazioak.Bigarren M. M.

Galdetu Iezaguzu

3 + 0 =

Idatzi eragiketa erraz honen emaitza. Adibidez, 1 + 3, idatzi 4.

Deitugo dizugu

Tesoro Publikoko arreta telefonikoko ordutegia astelehenetik ostiralera da, goizeko 9:00etatik gaueko 21:00ak arte.

4 + 0 =

Idatzi eragiketa erraz honen emaitza. Adibidez, 1 + 3, idatzi 4.

Harpidetu aldizkarira

5 + 2 =

Idatzi eragiketa erraz honen emaitza. Adibidez, 1 + 3, idatzi 4.