Non erosi Tesororen Baloreak

  • Internet bidez
    Internet bidez erosteko urratsak
    Imagen para el acceso al vídeo

    Letras del Tesoro, Bonos eta Obligaciones del Estado eros ditzakezu, lineako salerosketa-zerbitzuaren bitartez www.tesoro.es webgunean.

    Honako aukera hauek dituzu:

    • Kontu zuzen bat irekitzea.
    • Tesororen Baloreak erostea.
    • Baloreak beste erakunde batera lekualdatzea.
    • Eragiketak kontsultatzea eta deuseztatzea.
    • Datu pertsonalak eta kontu helbideratuaren datuak aldatzea.

    Horretarako, @firma plataformak onartzen dituen bi ziurtagiritako bat eduki behar duzu, besteak beste, NAN elektronikoa edo 2CA motako Ziurtagiri Digitala.

    Imagen para el acceso al vídeo
  • Banco de España erakundeko bulegoetan

    Banco de España bankuko edozein sukurtsaletan, hitzorduarekin. Kasu honetan Tesororen Baloreak erosterakoan, Kontu Zuzen bat irekiko da.

    Zer da Kontu Zuzen bat?

    Banco de España-ko balore-kontu bat da. Horri esker, erosketa-eragiketetan bitartekari gutxiago izango duzu, baita komisio gutxiago ere.

    Nola irekiko dut Kontu Zuzen bat?

    Estatuaren Zorra erosterakoan automatikoki ireki ahal da Banco de España bankuan. Horretarako, NANa edo IFZ eta kontu korrontearen edo ordainketak helbideratzeko kontuaren datuak beharko dituzu, eta inbertsiorako dirua honela aurkez daiteke: taloi adostuan, banku-txekean, kontu korrontean zorduntzeko txekean edo eskudirutan. Handik aurrera, Estatuaren Zorraren baloreak erosteko edo saltzeko eragiketak egin ahal izango dituzu: enkanteetan erosi, baloreak erakunde kudeatzaile batetik beste batera lekualdatu eta Zor Publikoan berriro inbertitu.

    Nork ireki ahal du kontu zuzen bat Banco de España erakundean?

    Pertsona fisikoa edo juridikoa bada ere, Espainiako estatuko egoiliarra den edozein inbertitzailek ireki ahal du, baldin eta Zor Publiko Anotatuaren Merkatuko titularra ez bada.

    Kontu Zuzen bat irekitzeko, gutxieneko inbertsio bat egin behar al da?

    Obligación, Bono edo Letra bat (1.000 €) soilik erosi behar duzu. Banco de España erakundean Tesororen Baloreen Kontu Zuzen bat irekitzea eta mantentzea doakoa da. Komisioak ordainduko dira eskudirua lekualdatzeko soilik: harpidedunaren banku-kontura transferitzen den interesen ordainketari edo amortizazioari dagokion eskudiruaren zenbatekoaren milako 1,5; gutxienez 0,90 € eta gehienez 200 €.

    Beharrezkoa baldin bada, amortizatu baino lehen saldu ahal dira baloreak?

    Bai, Banco de España-k ez ditu inoiz bezeroen izenean eragiketak egiten bigarren mailako merkatuan. Baloreak mugaegunaren aurretik saldu nahi badituzu, erakunde kudeatzaile batera lekualdatu beharko dituzu, eragiketa Burtsaren bidez egite aldera.

  • Bankuetan edo finantza-bitartekarien bidez

    Estatuaren Zorra zure ohiko finantza-bitartekariaren bidez eros dezakezu: bankuetan, kutxetan, sozietateetan edo balore-agentzietan.

    Horrelakoetan, erakunde bakoitzak zehaztuko ditu bere baldintzak eta gastuak.